
Kepa Sarasola
Kepa Sarasola Ixa taldearen sortzaileetako bat da, Hizkuntzaren Teknologia erabiliz euskararentzako baliabide konputazionalak sortzeko 1988an sortutako ikertaldea. Orain 2014an 40 informatikari, 10 hizkuntzalarieta 3 teknikarik daude taldean (http://ixa.si.ehu.es). Taldeak sortu dituen produktu ezagunenak hauek dira: zuzentzaile ortografikoa (Xuxen), itzultzaile automatikoa (Matxin), Euskal Wordnet, morfologikoki etiketatutako Zientzia eta Teknologia Corpusa eta sintatikoki etiketatutako EPEC Corpusa. Baliabide horiek ekarpen handia egin dute euskararen normalizazioan eta berreskuratze-prozesuan. Kepa Sarasola irakaslea da UPV-EHUko Informatika-Fakultatean 1981tik eta informatikan doktoratu zen 1988an. Zortzi tesi zuzendu ditu eta 14 proiektutan izan da koordinatzaile lokala edo lan-pakete baten arduraduna. SALTMIL erakundeko (ISCA Special Interest Group on Speech and Language Technology for Minority Languages) komiteko kidea da 2000z geroztik. Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan argitaratu dituen artikuluak 60 baino gehiago izan dira nazioarteko aldizkari eta kongresuetan. Arlo hori eta Informatikarena euskaraz lantzeko ere 60 ekarpen baino gehiago egin ditu. Egun indarrean dituen proiektu nagusiak QTleap proiektu europarra (http://qtleap.eu) eta TACARDI proiektua (http://ixa.si.ehu.es./tacardi) dira.
2022
2021
2020
2019
- Home
- Schedule
- Workshops
- Lectures (public)
- Projects (public)
- Poster Session (public)
- Panel (public)
- Teasers (public)
- Cultural programme
- Experts
- Lecturers
- Scientific Committee
- Important dates (new)
- Application
- Scholarships (updated)
- Participation fees
- Refund policy
- T-Shirts
- Child care
- Birthday thoughts












